Lan-eskaintzak

Erregistratu zure lan-eskaintzaren eskaera; kontsultatu zure beharretara egokitzen diren profil profesionalak, eta sartu hautagai gisa zure lan-eskaintzan; kudeatu aukeratutako hautagaitzak eta jakinaraz iezaguzu prozesuaren emaitza.

Gainera, pizgarri-programen eskaintzetan, kontratazioaren unean langabe-izaera betetzea eskatzen denean, bere lan-egoera ere egiazta dezakezu.

Gure zerbitzuak eskura ditzakezu zure enpresa ziurtagiriekin, Euskadiko identifikazio elektronikoko plataformak eskaintzen dituen sarbideen bidez. Eusko Jaurlaritzaren ahalordetzeen erregistroko "10520 Enplegu-eskaintzak kudeatzeko eskaerak kudeatzea" prozeduran baimendutako edozein pertsonak ere erabili ahal izango du bide hori bere ziurtagiri pertsonalekin. Eta, aldez aurreko baimenik ez baduzu, sartu ahal izango zara zerbitzuan zure ziurtagiri pertsonalekin eta Erantzukizunpeko Adierazpenaren bidez jardun ahal izango duzu.

Nahiago baduzu, Contrat@gakoak erabil ditzakezu, baina laster sarbide-bide hori ezabatuko dugu.

Informazio gehiago: Contrat@ aplikaziorako baimen-eskaera


* Bitarteko horien bidez sartzerik ez baduzu, dagokion inprimakia bidali beharko duzu: Lan-eskaintza eskaera inprimakiak (pdf) Eskaintzaren eskaerari buruzko laguntza.