Lan-eskaintzak

Badago 189 zure bilaketa-irizpidearekin bat datozen lan-eskaintzak.

Enplegu-eskaintzen jatorria.

ARLO SOZIOSANITARIOKO PRESTATZAILEA

Donostia/San Sebastián ( Gipuzkoa )

Goi-mailako ikasketak dituen pertsona, adar soziosanitarioko hainbat ikastaro emateko. Gutxienez 12 hilabeteko irakaskuntza-esperientzia frogagarria duen pertsona, baita lan-esperientzia ere.

  • Kodea:162024004345
  • Argitalpen-data: 2024/04/19

ZERBITZARIA

Astigarraga ( Gipuzkoa )

Astigarragako taberna-jatetxe batean zerbitzari postua eskaintzen da. ZEREGINAK: otorduak zerbitzatzea eta barrako lanak. EZINBESTEKOA: egiaztatua eta frogagarria den 6 hilabeteko esperientzia zerbitzari gisa. Euskara maila ertaina. BALORATZEKO: sukaldaritzako ezagutzak. ESKAINTZEN DA: 6 hilabeteko kontratua, lanaldi erdia, astelehenetik ostiralera, 13:30-16:30 ordutegian. SOLDATA: hitzarmenaren arabera. LANERATZEA: berehalakoa.

  • Kodea:162024004340
  • Argitalpen-data: 2024/04/19

LOREZAINA LANERATZE ENPRESARAKO

Andoain ( Gipuzkoa )

Laneratze-enpresa batean peoia behar da berdeguneak mantentzeko (sastrakak garbitzeko makina, aparatuak mozteko makina, haize-makinak...). Askotariko hiri-zerbitzuak Beterri Buruntza eskualdeko udalerrientzat (hustubideak eta kutxatilak garbitzea, hiri-altzariak pintatzea...) eta komunikazio-zerbitzuak (kartelak jartzea, postontziak jartzea...). EZINBESTEKO BALDINTZAK: Laneratzeko enpresetan sartzeko araudiaren arabera gizarte-bazterkeriako egoeran dagoen langabea, azken 2 urteetan laneratzeko enpresa batean kontratatu ez direnak, lan-pabiloira 7.20etara iristeko prest egotea. BALORATU BEHARREKO BALDINTZAK: Sektorean esperientzia eta prestakuntza. ESKAINTZEN DA: 12 hilabeteko aldi baterako kontratua. Ordutegia: 07:25etik 15:00etara (astelehenetik ostiralera). Gutxi gorabehera 1.400 euro x 15 ordainsari. Maiatzean lanean hasteko

  • Programa: Laneratzeko enpresak
  • Kodea:162024004321
  • Argitalpen-data: 2024/04/19

SALTZAILEA

Tolosa ( Gipuzkoa )

Liburu dendako saltzailea. EZINBESTEKO BALDINTZAK: euskera. Pertsona arduratsua. Jendarekiko prestutasuna. Liburuen ezagutza. Informatikako ezagutzak. LANALDI MOTA: jornada erdia. 10:00 tatik 13:00 tara. SOLDATA: 550 euro.

  • Kodea:162024004310
  • Argitalpen-data: 2024/04/19

SUKALDARIA

Mutriku ( Gipuzkoa )

Saturrarango txiringitoan ekainetik ekainetik irailera lan egiteko sukaldari postua eskaintzen da. Hiru hilabeterako lanaldi osoko kontratua izango litzateke. Soldata lan hitzarmenaren araberakoa izango da. Ostalaritzan esperientzia izatea eskatzen da.
Baloratuko dira euskararen ezagutza eta gidabaimena.

  • Kodea:162024004309
  • Argitalpen-data: 2024/04/19

PARRILEROA

Donostia/San Sebastián ( Gipuzkoa )

Donostian dagoen sagardotegirako. Parrillero bila sagardotegiko parrilan lanak egiteko.

Ezinbesteko baldintzak: gidabaimena eta ibilgailu edukitzea, euskara eta lanarekiko jarrera positiboa, lanerako gogoa.

Eskaintzen da: Urtebeteko aldi baterako kontratua, lanaldi osoa ordutegi zatituarekin, hitzarmenaren araberako soldata.

  • Kodea:162024004304
  • Argitalpen-data: 2024/04/19

ETXEKO ZAINTZAILEA

Zizurkil ( Gipuzkoa )

Etxeko lanak egin eta bi adineko pertsonen zaintza. EZINBESTEKO BALDINTZAK: zaintzako ziurtagiri profesionala edo habilitazioa. BALORATU BEHARREKO BALDINTZAK: ibiligailu propioa izatea eta euskara jekitea. LANALDI MOTA: jornada osoa. SOLDATA: 1.700 euro.

  • Kodea:162024004298
  • Argitalpen-data: 2024/04/19

KAZETARIA

Arrasate/Mondragon ( Gipuzkoa )

Kazetaria behar da , informazioa lortzeko, argazkiak egiteko, albisteak idatzi eta argitaratzeko.
Ezinbesteko baldintzak:
Kazetaritza edo Ikus-entzuneko ikasketak
Euskera C1
Baloratu beharreko baldintzak
Ikasketak euskeraz izatea
Arrasate edo inguruan bizitzea
Kontratu mota : baja kubritzeko.5 Lanordu egunero, astean 5 egun lan.

  • Kodea:162024004294
  • Argitalpen-data: 2024/04/19

GIDARIA

Azkoitia ( Gipuzkoa )

Azkoitiako egoitzako Eguneko zentroko furgonetaren gidaria. Goizean herritik pertsonak jasotzen joan eta atsaldean pertsona berdinak beraien jasotze puntuetara itzultzeko. Erizain laguntzaile batek lagundua, gidatzea eta segurtasuna bermatzea izango da zeregin nagusia.
Epe luzeko baja baten ordezkapena egiteko da. Hilabete gutxi izan daitezke edo agian betirako, bajan dagoen pertsonaren arabera.
Ordutegia: 9:00-11:20 eta 17:00-19:00.Ezinbestekoa: Gidatzeko B baimena.
Euskaraz hitz egitea.

  • Kodea:162024004269
  • Argitalpen-data: 2024/04/19

ZURGINTZAKO OFIZIALA

Oiartzun ( Gipuzkoa )

Altzarien eta zurezko beste lan batzuen fabrikazioa.
Ezinbesteko baldintzak: zuraren sektoreko esperientzia, erremintaren erabilera. CNC ezagutzak
Baloratu beharrekoak: Lanerako jarrera eta gogoa.
Eskaintzen da: Aldi baterako kontratua, mugagabe izateko aukerarekin. Berehala lanean hastea. Soldata: hitzarmenaren arabera.

  • Programa: Aukeraberri
  • Kodea:162024004259
  • Argitalpen-data: 2024/04/19