Euskera ikastaroak HABE 2024-2025 deialdia
2024ko martxoaren 6ko EHAAn argitaratu zen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta HABEren arteko akordioa, euskarazko hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak eskaintzeko.
Euskarazko hizkuntza-gaikuntzako prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izango dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden langabeek eta landunek, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako edo baimendutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-ekintzak (unitate, modulu, ziurtagiri osoa) egiten ari badira 2024 urtean, edota, 2020, 2021, 2022 edo 2023 urteetan egin badituzte.
Hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak, euskarazko prestakuntza-ekintzak izango dira, aurrez aurreko metodologian gehienez 350 orduko iraupena izango dutenak edo autoikaskuntza metodologian gehienez 75 orduko iraupena izango dutenak. EEEBren A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak eskainiko dira, HABEko erregistroan ageri diren euskaltegietatik edo euskararen autoikaskuntzarako zentroetatik aukeratzen duten hartan. Ikastaroak 2024ko urritik aurrera hasiko dira ematen eta 2025ko ekainaren 30a baino lehen amaituko dira.
Eskaerak egiteko epea: irailaren 2etik irailaren 20ra, Lanbideren webgunean "izena eman" botoiaren bidez (esteka)
Matrikula-orria izapidetzeko epea: Matrikula-orria MiLanbidenetetik deskargatu ahal izango da, eta aukeratutako Euskaltegian edo autoikaskuntza zentroan tramitatu beharko da, irailaren 16tik 27ra bitartean.
Matrikularen tramitazioa berresteko epea: matrikula-orria beteta eta zigilatuta aurkeztu beharko da, MiLanbidenet edo Lanbideren bulego-sarearen bidez, urriaren 2ra arte.
Zure eskaera erreserba-egoeran geratu bada, berrikusi egoera hori aldatu den urriaren 7tik aurrera. Eskaera onartua izanez gero, deskargatu matrikula-orria MiLanbidenetetik, izapidetu matrikula-orri hori zuk aukeratutako euskaltegian, eta berretsi izapide hori urriaren 15a baino lehen, MiLanbideneten edo Lanbideren bulego-sarearen bidez.