Ebakidura osoko lurpeko indusketa mekanizatua tuneladoraz
Kodea IEXM0310
Deskarga daitezkeen agiriak:
Prestakuntza-ibilbideak
Baldintzak
Kualifikazio-maila honetako prestakuntzan sartu ahal izateko, ikasleak hauetako eskakizunen bat bete beharko du:
- Batxilergoko titulua edo baliokidea izatea.
Hezkuntza sistemen eta tituluen baliokidetasunak. Herrialdeak eta baliokidetasun taulak. (Atzerriko hezkuntza sistemetan egondako aldaketengatik, egindako ikasketek eta tauletan agertzen diren datuek bat egiten ez dutenean, herrialde horrek ziurtatzen duen baliokidetasuna aintzat hartuko da). - Egin nahi den prestakuntza-moduluaren edota profesionaltasun-ziurtagiriaren maila bereko profesionaltasunziurtagiriren bat edukitzea.
- Lanbide-arlo eta -eremu bereko 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiri bat edukitzea.
- Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintza akademikoak betetzea edo hezkuntza-administrazioek araututako sarbide-probak gainditu izana.
- 25 urtetik edota 45 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko proba gaindituta edukitzea.
- Profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko prestakuntza egokia etekina ateraz egiteko behar diren funtsezko gaitasunak
izatea, 34. Errege Dekretuaren IV. eranskinean jasotakoaren arabera. Baldintza honen egiaztapena ondorengo
bideen bitartez egin daiteke:
- Lan-administrazio eskudunak egindako matematikarako eta gaztelaniazko oinarrizko gaitasun idatzizkoprobak gainditzea (2018/2020ko deialdian prestakuntza-entitateek egingo dute). Atzerriko hizkuntza baten modulua gehitzen den kasuetan, atzerriko hizkuntzaren komunikaziorako gaitasun
proba eskatuko da, dagokion mailan. - Lan-esperientzia edo lotura duen prestakuntzaren justifikazioa, lan-esperientziaren bidez hartutako lanbidegaitasunak egiaztatzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuak arautzen duenaren arabera egingo da (3 urtekoa, azken 10 urtetan gutxienez 2000 lan-ordu izanda).
- Ikasi nahi den prestakuntzaren familia eta lanbide-eremu berdinean gaitasun atal bat edukitzea. Gaitasunatal hori ikasi nahi denaren maila berdinakoa edo handiagokoa izanda eta lan-esperientziaren bidez hartutako lanbide-gaitasunetan jasota egongo delarik.
- Lan-administrazio eskudunak egindako matematikarako eta gaztelaniazko oinarrizko gaitasun idatzizkoprobak gainditzea (2018/2020ko deialdian prestakuntza-entitateek egingo dute). Atzerriko hizkuntza baten modulua gehitzen den kasuetan, atzerriko hizkuntzaren komunikaziorako gaitasun