Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.
Egitaraua:
TicketBAI Euskadiko foru-ogasunek eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin abian jarritako proiektua da. Horren helburua da fakturazio-sisteman betebehar legalak, teknikoak eta kontrolekoak, ezartzea eta, indarrean sartzen den unetik aurrera, TicketBAI software bermatzailea erabili behar izatea. Jarduera ekonomikoak eta juridikoak egiten dituzten pertsona fisiko guztiak TicketBAIra egokitzera behartuta daude hiru lurralde historikoetako bateko Sozietateen gaineko Zergari edo PFEZri lotutako araudia aplikatzen badute.
Izaera dibulgatiboa duen ikastaro honetan, mikroenpresei eta autonomoei TicketBAI zer den eta fakturazio-sistema berri honek xedatzen dituen betebehar legal eta tekniko guztietara nola egokitu behar duten azalduko diegu, foru-ogasun bakoitzak ezarri dituen xehetasunak kontuan hartuta.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira