www.lanbide.euskadi.eus

2020ko Gazteen Itzultzerako laguntza-programa

Programan parte hartzeko, enplegu-eskatzaile gisa izena eman behar duzu enplegu-zerbitzu publiko batean. Non eman behar duzu izena?

  • Lanbiden, Estatutik kanpo bizi bazara edota EAEra dagoeneko itzuli bazara.
  • Beste autonomia-erkidego batean bizi bazara, dagokizun enplegu-zerbitzu publikoan.

Programan parte hartzeko izena eman eta gero, enpresek bidalitako enplegu-eskaintzak ikusi ahal izango dituzu, eta lanposturen bat interesatzen bazaizu eta profil egokia baduzu, hautapen-prozesu batean edo gehiagotan parte hartu ahalko duzu.

Deialdi honen bitartez kontratatutako pertsonentzat, programak berak ezartzen du enpresak urtean zenbateko soldata gordina ordaindu behar dien gutxienez. Gutxieneko soldata hori titulu akademikoaren edo egindako ikasketen araberakoa da:

Titulu akademikoa edo egindako ikasketak Gutxieneko ordainsari gordina urtean (aparteko pagak barne)
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo Bolonia Planeko masterra 28.300,00 euro
Unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo Bolonia Planeko unibertsitate-gradua 28.300,00 euro
Goi-mailako heziketa-zikloak (LHII) 24.300,00 euro
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LHI), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 18.700, 00 euro
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, edo ikasketarik ez 14.000, 00 euro

Enpresak lehen 12 hilabeteetan (betiere 2020ko urriaren 16ra arte) kontratu bakoitzeko jaso beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa aldatu egiten da kontratatutako pertsonaren tituluaren eta sinatutako kontratuaren iraupenaren arabera; gehienez 12.000 euro izan daiteke.

Gainera, joan-etorrietako gastuak konpentsatzeko laguntzak emango dira, baldin eta deialdi honen bitartez kontratatu bada langilea. Laguntza horien zenbatekoa aldatu egiten da, gazteak nondik itzultzen diren EAEra:

  • Estatuko edozein autonomia-erkidegotatik: 150 euro, abiapuntutik helmugaraino 300 km baino gehiago badaude.
  • Europar Batasuneko zein Europako Esparru Ekonomikoko herrialde batetik edo Suitzatik: 800 euro.
  • Munduko beste herrialde batzuetatik: 1.000 euro.

Lekualdatzeagatiko laguntza , soilik eska daiteke, pertsona, Gazteen Itzultze programako lan-eskaintzaren baterako kontratatua izan bada. Hortaz, ezin daitezke lekualdatzeagatiko laguntzak eskatu Programan izena eman den momentuan

Itzuli