Tokiko laguntzen Eskualdeko plana

Eskualdeko enplegu-planak ekonomia-garapeneko eta tokiko enplegua sortzeko proiektuak sustatzeko ekimenak dira, eta Lanbideko Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzak koordinatzen ditu.

Ekimenok udalerri, udalerri-multzo, mankomunitate eta kuadrillei zuzenduta daude, eta, nagusiki, diru-laguntzak dira, enplegu azkarra eta zuzenekoa sortzeko proiektuak abian jartzeko, tokian tokiko beharrei erantzunez.

Helburu orokorrak
  • Enplegua sustatzeko berariazko planak diseinatzea eta ezartzea sustatzea gizarte eta ekomonia garapenean eragina dutenak
  • Lurraldearen modernizazioa
  • Enplegagarritasuna hobetzea
  • 2014-2016ko Enplegu plananekin eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioarekin bat etorriz.
Ekintzen tipologia
  • Enpleguaren sustapena
  • Kontrataziorako laguntzak
  • Beste ekintza batzuk enplegua sortuz

Lanbideren aurrekontua: 21.000.000,00 €
Programaren amaiera-data: 2017ko maiatzaren 31a

Toki-ekintzak, eskualdeka

Hautatu lurralde historikoa, zure eskualdeari buruzko informazioa kontsultatzeko.

Araudi aplikagarria:

Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzak tokiko erakunde eta entitateekin adostu dira, eskualde enpleguaren eta ekonomiaren garapena sustatzeko helburuarekin, araudi-esparru honen babesean: