Euskera ikastaroak HABE 2023-2024 deialdia

2023ko ekainaren 6eko EHAAn argitaratu da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta HABEren arteko akordioa, euskarazko hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak eskaintzeko.

Euskarazko hizkuntza-gaikuntzako prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izango dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden langabeek eta landunek, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako edo baimendutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-ekintzak (unitate, modulu, ziurtagiri osoa) egiten ari badira, edota, 2019, 2020, 2021, 2022 edo 2023 urteetan egin badituzte.

Hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak, euskarazko prestakuntza-ekintzak izango dira, aurrez aurreko metodologian gehienez 350 orduko iraupena izango dutenak edo autoikaskuntza metodologian gehienez 75 orduko iraupena izango dutenak. EEEBren A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak eskainiko dira, HABEko erregistroan ageri diren euskaltegietatik edo euskararen autoikaskuntzarako zentroetatik aukeratzen duten hartan. Ikastaroak 2023ko urritik aurrera hasiko dira ematen eta 2024ko ekainaren 30a baino lehen amaituko dira.

Eskaera egiteko epea: : irailaren 1etik irailaren 22ra arte.

Matrikula-orria izapidetzeko epea: Matrikula-orria Nire Lanbidenetetik deskargatu ahal izango da, eta aukeratutako euskaltegian tramitatu beharko da, irailaren 11tik 29ra bitartean.

Matrikularen tramitazioa berresteko epea: Matrikula-orria beteta eta zigilatuta aurkeztu beharko da, Nire Lanbidenet edo dagokizun Lanbideko bulegoan aurretiko hitzorduarekin hartuta urriaren 3ra baino lehenago.

Zure eskaera erreserba-egoeran geratu bada, berrikusi egoera hori aldatu den urriaren 6tik aurrera. Eskaera onartua izanez gero, deskargatu matrikula-orria MiLanbidenetetik, izapidetu matrikula-orri hori zuk aukeratutako euskaltegian, eta berretsi izapide hori urriaren 20a baino lehen, MiLanbideneten edo Lanbideren bulego-sarearen bidez.