Pertsona sortzailea al naiz?

Ahalmen sortzaileari dagokionez duzun jarrera ikertzen laguntzeko galdera sorta bat prestatu dugu.

Eman iezaiozu erantzun galdera bakoitzari ondoko kalifikazioaren arabera:

  • Beti = 3 puntu
  • Batzuetan = 2 puntu
  • Noiz edo noiz = puntu 1
  • Inoiz ez = 0 puntu
AUTOEBALUAZIOA
Galdera: 3 2 1 0
Jakingura duen pertsona al zara? Beste pertsonen iritzi edo arazoak interesgarri al zaizkizu? Gauzak egiten diren bezala zergatik egiten diren edota jendeak egiten dituen gauzak zergatik egiten dituen galdetzen al diozu zure buruari?
Ezarritakoa onartzen al duzu? Aurreiritziak edota aldez aurretiko pentsamenduak zalantzan jarri eta alternatibak bilatzen al dituzu?
Aukerak antzemateko gaitasunik ba al duzu? Aukerak egokitutakoan aprobetxatzen al dituzu? Arazoei irtenbidea bilatzen saiatzen al zara?
Ba al dakizu joerei antzematen? Zure bizitzan, zure lan-munduan, bizi zaren herrian gertatzen diren aldaketei erreparatzen al diezu? Teknologia berrien edo esparru jakinetan gertatzen diren aldaketen berri izaten al duzu?
Arriskurik hartzen al duzu zure gain? Ideiekin esperimentatzeko eta sinesten duzun ideia horietan zure dirua arriskuan jartzeko prest al zaude, gainerakoek aipaturikoaz zalantza egiten dutenean ere?
Intuitiboa al zara? Arazoei irtenbide logikoak bilatzen al dizkiezu edota zure sentimenduek edota sinesmenek gidaturik jokatzen duzu?
Esperientziei probetxu ateratzeko gai al zara? Egoera bateko ideiak eta kontzeptuak hartu eta bestelako egoeratan aplikatzen al dituzu: etxean, lanean,...?
Gainerakoek baino lehen ikusten edo aurresaten al dituzu gauzak? Zure inguruko jenderik gehienak baino haratago pentsatzeko joera al duzu? Etorkizunean jendea nolakoa izango ote den eta zer egingo duen pentsatzen al duzu?
Baliabideak dituen pertsona al zara? Gauzak behin baino gehiagotan erabiltzen al dituzu? Arazoei konponbidea bilatzeko gauzez baliatze horretan iaioa al zara? Zerbait bilatu behar denean ba al du jendeak zugan konfiantzarik?
Ahalmen sortzailea duen pertsonatzat al duzu zure burua? Modu sortzailean pentsatzen al duzu? Zure ideienganako konfiantzarik ba al duzu?

Balioztatu