"Egin ezazu ondorengo testa zure gaitasun lehiatsua ezagutzeko"

Nortasunaren hainbat alderdi aztertzeak norberaren enpresa-profila zehazten laguntzen du. Honez gain, norberaren sendotasun eta gaitasunak argitara ematen ditu eta profil hori finkatzeko garatu beharreko alderdiak identifikatzen ditu.

Nortasun-eredu bakarra ez badago ere, badira aipaturikoa garatzeko kontuan eduki beharreko elementu komunak. Helburu honen bidez, hobetzera bideraturikoa den lan pertsonal gisa hartzekoa den autodiagnostikoa egin nahi da.

Ondorengo galdeketan zure enpresa-profila zehazteko lagungarri izango zaizkizun lau galdera-sorta lantzen dira; hala, pertsona lehiatsu gisa dituzun euskarriak nahiz garatzeko beharra duten alderdiak identifikatu ahal izango dituzu.

Naturaltasunez erantzutea gomendatzen da. Lehendabiziko erreakzioak izaten dira emaitzarik zuzenenak ematen dituztenak.

Bloke guztiak osatutakoan, begiratu eskuratutako azken puntuazioari (sakatu enpresa-profilaren termometroan).

AUTOEBALUAZIOA
Galdera: BAI EZ
Mundu-mailako nahiz ingurune hurbileko egungo errealitatea osatzen duten elementu ezberdinak ezagutzen eta ulertzen al dituzu (teknologia berriak, integrazio ekonomikoa, gizarte-ohiturak,...)?
Esperientziatik ateratako gauzetatik ikasteko gaitasunik ba al duzu?; Ideia berrien aplikazioa gisako aldaketak egiteko prest al zaude?
Zure ezagutza zabaltzea, hobetzea eta etengabe aldaketan den ingurunean gauzak ikusteko modua egokitzea gustuko al duzu?
Enpresen kudeaketa eta administrazioari buruzko ezagutza eta kudeaketa egokiaren jabe al zara?
Ba al dakizu onurak sortzen edo zerbitzuren bat eskaintzen?
Aipaturikoen publizitatea egiteari edo merkaturatzeari buruzko ezagutza eta praktikarik ba al duzu?
Finantza- eta kontabilitate-mailako ezagutza eta praktikarik ba al duzu?
Enpresaren lege- eta lan-alorra ezagutzen al duzu?; Praktikan jarri al dituzu ezagutza hauek?
Enpresari bideraturiko informatikako tresna berrien ezagutza eta praktikarik ba al duzu? (softwarea, posta elektronikoa, internet, etab.)
Enpresa-errealitateari dagozkion bestelako alderdiak ere ezagutzen al dituzu, hala nola kalitatea, laneko arriskuen prebentzioa, ingurugiroa,...?

Balioztatu