BASQUE INDUSTRY 4.0 Euskadiko estrategia industrialaren apustu garrantzitsuenetako bat
Non:
- Lekua: BEC -Bilbao Exhibition Center-
- Udalerria: Barakaldo - Bizkaia
- Harremana: 946 077 461 / basqueindustry40@spri.eus Información Web: https://agenda.spri.eus/meetingpoint/
Noiz:
- Data: 2019/11/20
- Ordutegia: Azaroaren 20 eta 21
Nori zuzendurikoa:
Enpresa eta pertsona ekintzaileak
Egitaraua:
Industria 4.0 terminoak 4. iraultza industriala adierazten du. Antolakuntza eta kontrol maila berri bat, arlo guztietara hedatzen dena: eskaeretatik hasi eta produkziora, entregara, euskarrira, mantenimendura eta azken birziklapenera. Basque Industry 4.0 ekitaldiaren VI. edizio honetan, laugarren iraultza industrialari eta zibersegurtasunari buruz eztabaidatuko dugu. Bi egunez azalduko dira esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, tailerrak, erakusketak eta arlo horietako adituen ikuspegiak, eta gune egoki bat atonduko da networking-erako. Euskal enpresa liderra da fabrikazio aurreratuan. 2018ko edizioan 130etik gora enpresak parte hartu zuten stand-gunean eta ekitaldia nazioarteko erreferente bihurtu zen kontaktuak egiteko, enpresa arteko lankidetza sustatzeko eta negozio-akordioak ixteko. Aurtengo edizioan espazioa handituko dugu eta pabilioi batera joango gara.