Ekonomia Zirkularreko I+G+b-rentzako Europako Finantzazio erremintak
Non:
- Lekua: Euskalduna Jauregia
- Udalerria: Bilbo - Bizkaia
- Harremana: Egitaraua eta izena ematea
Noiz:
- Data: 2019/05/24
- Ordutegia: 9.00etatik 14.00tara
Nori zuzendurikoa:
Enpresen edo enpresa elkarteen, klusterren, aholkularitza-enpresen eta abarren parte diren, eta I+G+b inguruko zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituzten pertsonei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzendua.
Egitaraua:
SPRIk, Innobasquek eta BEAZek, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko partaideak, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI), Trantsizio Ekologikorako Ministerioak, IDOMek, Ihobek eta Aclima ¿ Basque Environment Cluster-ak Ekonomia Zirkularreko I+G+b-rentzako finantzazio programa europarrei inguruko jardunaldi hau elkarrekin antolatuko dute.
Jardunaldiaren helburua datorren europar programen deialdietan aurkeztu daitezkeen ekonomia zirkularrarekin erlazionatutako I+G+b proiektuen berritasunak eta finantzaketa aukerak aurkeztea eta aztertzea izango da, bereziki H2020, LIFE eta nazioarteko deialdietakoak. Horretarako, CDTI-ko, LIFE programarako Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren Harremanetarako Gune Nazionaleko eta IDOM-eko adituek H2020 Programako zein beste programa nazionalen edota nazioartekoen finantzaketa aukeren eta LIFE programaren inguruan arituko dira, hurrenez hurren. Gainera, proposamenen prestakuntzarako aholkuak emango dira.