Bilbo berritzeko prestatzen ari da
Non:
- Lekua: Guggenheim Museoa
- Udalerria: Bilbo - Bizkaia
- Harremana: Informazio gehiago eta izena ematea
Noiz:
- Data: 2019/04/05
- Ordutegia: Apirilaren 5 eta 6
Nori zuzendurikoa:
Pertsona eta enpresa interesatuak
Egitaraua:
Berrikuntzak ez du bakarrik etorkizuna eraikitzen ikasteko balio: halaber, iparrorratz onena da orainaldian gidatzeko. Formula zaharrek funtzionatzeari utzi diote; egungo testuinguru ekonomikoan, eta enpresa txikienean ere lehia orokorra den mundu honetan, bakarrik arriskatzen dutenek izan dezakete arrakasta.
2013az gero, EL CORREOk Innova Bilbao deritzanarekin enpresa-sormenerako eztabaida-gunea eskaintzen du. Prestakuntza-gune paregabea da, baita egunero bide berriak irekitzearen alde lanean dihardutenen topaketa-gune ere. Aurten Innova Bilbaoren zazpigarren edizioa egingo da Bilboko Guggenheim museoan apirilaren 5ean eta 6an eta berriz ere prestakuntza-egitarau osoa eskainiko da, berrikuntzan eta negozio digitalean gure herriko aditu onenekin. Oso arlo desberdinak landuko dira, besteak beste, marketin digitala, teknologia berriak, ekonomia, Internet edo ekintzailetza.