Erakunde bat lehiakorra edo iraunkorra izatekotan, epe luzerako izan beharko du. Hori dela eta, enpresaren arlo guztietan datuekin kudeatzea funtsezkoa da, helburuak definituz eta hedatuz, kausa-efektu harremanak ezarriz eta adierazleen jarraipena eginez. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresek erakundearen emaitzen kudeaketa aurreratu bat egiteko prozesua nola hurbiltzen duten hausnartzeko.
Jardunaldi honetan, erakundeen emaitzen kudeaketa aktibo eta sistematiko bat burutzeko hausnarketa egiteko ideiak emango dira, lehiakortasun faktorea gerta dakiena.
Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira