Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua

Kontratu-mota: Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak eta praktikaldiko

Deskargatu fitxa (PDF, 570 KB)
Kolektiboa:
  • >16 eta <25 urteko langileak, praktikaldiko kontratu bat egiteko trebakuntza profesionalik gabe (<30 urtekoak ere bai, langabezia-tasa % 15aren azpitik jaitsi arte).
  • Gehieneko adin-muga ez da aplikatuko baldin eta kontratua desgaitasunen bat duten pertsonekin edo enplegu- eta prestakuntza-proiektuetan parte hartzen duten ikasleekin ituntzen bada (56/2003 Legearen 4.bis.4b artikulua).
Iraupena:
  • Gutxienez urte 1 eta gehienez 3 urte. Mostrar decreto
  • Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak amaitutakoan, enpresa horrek edo beste batek ezin izango du langile hori
    modalitate horretan kontratatu jarduera bera egiteko (langabezi-babesa jaso dezake).
Jardunaldia:
  • Osoa. 1. urtean, lanaldian benetan emandako denbora gehienez % 75 izango da, eta bigarren eta hirugarren urtean gehienez
    % 85., hurrenez hurren.
  • Langileak prestakuntza jaso dezake hezkuntza-sistemaren prestakuntza-zentro batean, Enplegu Sistema Nazionalak onetsitako lanbide-heziketako sistemaren barruko ikastetxe batean edo enpresan.
  • Aparteko ordurik egiteko aukerarik ez dago.
Prestakuntza-jarduera: (1529/2012 Errege Dekretuaren 16. artikulua eta ondorengoak, eta ESS/2518/2013 Agindua, ESS/41/2015 Aginduak aldatua).
  • Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuari lotutako prestakuntza-jardueraren helburua langileen lanbide-trebakuntza izango da, enpresak ordainduta (lanbide arteko gutxieneko soldata gutxienez) eta lan-jardueraren txandakatze-araubidearen arabera, eta lanbide-heziketako erdi- edo goi-mailako titulu, profesionaltasun-ziurtagiri, ziurtagiri akademiko edota egiaztapen partzial metagarri bat lortzeko beharrezkoa dena izango da.
  • «Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuko prestakuntza-jarduerarako akordioa» idazki batean jaso beharko da, lan-harremanari hasiera eman baino lehen.
  • Langileak egiten duen lanak prestakuntza-jarduerekin erlazionatuta egon behar du.
  • Jasotako trebakuntza edo lanbide-gaitasunak egiaztatzea eta profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko aukera.
  • Lanbidek aldez aurretik baimenduko du prestakuntza-jarduera. Hilabete igarotakoan ebazpenik eman ez bada, onartutzat joko da eskaera, administrazio-isiltasuna tartean.

Prestakuntza-jardueraren edukia: Mostrar decreto
Prestakuntza-jarduerarako akordioa: (1529/2012 Errege Dekretuaren 21. artikulua eta ESS 2518/2013 Aginduaren 6. artikulua). Mostrar decreto
Prestakuntza nork ematen duen: (1529/2012 Errege Dekretuaren 18. artikulua eta ESS 2518/2013 Aginduaren 6. artikulua).) Mostrar decreto
Prestakuntzaren kostuak eta finantziazioa: (ESS/2518/2013 Aginduaren 8-11 artikuluak, ESS/41/2015 Aginduagatik aldatua) Mostrar decreto

Pizgarriak:
  • Gertakari arruntengatiko Gizarte Segurantzaren enpresa-kuoten % 100eko hobaria 250 pertsonatik beherako enpresentzat, eta % 75eko murriztapena 250 pertsonako edo hortik gorako enpresentzat.
  • Gizarte Segurantzarako langileen kuoten % 100eko murriztapena kontratuaren indarraldi osoan.
  • Mugagabe bilakatzekotan: Enpresa kuota urteko 1.500 € murriztuko da, 3 urtean (urteko 1.800 € emakumeentzat).
Aplikatzen den araudia
  • Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.2 artikulua. Mostrar decreto
  • Uztailaren 26ko11/2013 Legearen azken xedapenetan 5.a. Mostrar decreto
  • Abenduaren 20ko 16/2013 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetan 2.a eta 6.a. Mostrar decreto
  • 56/2003 Legea, abenduaren 16koa, Enpleguari buruzkoa.
  • 44/2007 Legea, abenduaren 13koa, laneratze-enpresen erregimena arautzekoa.
  • 1529/2012 Errege Dekretua, azaroaren 8koa, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua garatzekoa eta bitariko lanbide-heziketaren oinarriak ezartzekoa.
  • ESS/2518/2013 Agindua, abenduaren 26koa, 1529/2012 Errege Dekretua garatuz prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuaren prestakuntza-alderdiak arautzen dituena.
  • ESS/41/2015 Agindua, urtarrilaren 12koa, ESS/2518/2013 Agindua aldatzen duena.
  • ESS/1249/2015 Agindua, ekainaren 19koa, 3/2012 Legearen 8. Xedapen Iragankorrean aurreikusitako epea luzatzen duena.