2018ko Gazteen Itzultzerako laguntza-programa

Gazteen itzulera izeneko programaren bitartez Lanbidek laguntza eskaini nahi die Estatuaz kanpotik edo beste autonomia-erkidego batetik EAEra itzuli nahi duten gazteei (35 urtetik beherakoak). Horretarako, gazte horiek kontratatzeko diru-laguntza ematen die enpresei.

Lanbideren xedea da EAErekiko lotura duten gazteen kontratazioa sustatzea eta enpresei aukera eskaintzea lanbide- edota hizkuntza-gaitasunak eskuratu dituzten pertsonak euren plantilletan sartzeko, kontrataziorako diru-laguntza emanez. Kontratuak 12 hilabete iraun behar du gutxienez.

Gazteak

Zure ibilbideak ezaugarri hauek guztiak baldin baditu...

  • 35 urte baino gutxiago badituzu.
  • EAEn jaiotakoa edo ikasketa presentzial ofizialak egindakoa bazara, edo kanpora joan aurretik EAEn bi urtez bizi izan bazara.
  • Gutxienez azken 12 hilabeteak badaramatzazu atzerrian edo EAEtik kanpo bizitzen
  • Azken 12 hilabeteetan ez baduzu EAEn lanik egin.
  • Alta emanda zaude Lanbiden, Espainiatik kanpo baduzu bizilekua; edo alta emanda zaude dagokion Enplegu Zerbitzuan, estatuko beste autonomi erkidego batetan baduzu bizilekua.

Orduan, ekimen hau zure interesekoa izan daiteke.

Ikusi programari buruzko informazio zehatza

Gazteak EAEra itzultzeko pizgarrien programan inskribatu nahi dut

   Iratzi zenbakia:

Gazteak

Enpresentzako informazioa

Gutxienez 12 hilabeterako lan-kontratuak egiten dituzten enpresek, egoitza soziala edo fiskala edo lantokiren bat EAEn badute, deialdian ezarritako diru-laguntzak jaso ahalko dituzte, deialdian zehazten diren gainerako baldintzak betetzen badituzte.

Diru-laguntzaren eskaera egin eta Lanbidek baiezko ebazpena eman eta gero, enpresak enplegu-eskaintza baten edo gehiagoren berri emango dio Lanbideri. Ondoren, enpresa horri hautagaiak bidaliko zaizkio, hau da, bere enplegu-eskaintzarako eskatu duen profilaren ezaugarriak dituzten pertsonak bidaliko zaizkio.

Programak enpresentzako diru-laguntzen zenbatekoak ezartzen ditu, egiten den kontratu motaren araberakoak, honako taula honetan ageri den moduan:

Titulu akademikoa edo egindako ikasketak Gutxieneko ordainsari gordina urtean (aparteko bi pagak barne) 12 hilabeteko kontraturako diru-laguntza Kontratu mugagaberako diru-laguntza
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo Bolonia Planeko masterra 24.000,00 euro 9.600,00 euro 12.000,00 euro
Unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo Bolonia Planeko unibertsitate-gradua 24.000,00 euro 9.600,00 euro 12.000,00 euro
Goi-mailako heziketa zikloak (LHII) 18.000,00 euro 7.200,00 euro 9.000,00 euro
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LHI), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 15.000,00 euro 6.000,00 euro 7.500,00 euro
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, edo ikasketarik ez 12.000,00 euro 4.800,00 euro 6.000,00 euro
Diru-laguntza eskatu

Programa honen gaineko edozein argibidetarako, kontaktuan jar zaitezke retornojuvenil@lanbide.eus posta elektroniko bitartez, edo telefono hauetara deituz: 945 18 13 35 / 945 18 13 09